www.hazibio.eus
Saioa hasi
x
  •  
  •  



HAZIBIO: Euskal Herriko belardenden eta elikagai ekologikoen denden erosketa-elkartea.


Hazibio 2020ko udazkenean sortu genuen Euskadiko eta Nafarroako elikadura ekologikoen hainbat dendek eta belardendek, eta gure sektorean saltoki txikiak sendotzeko helburuarekin sortu zen. Horretarako bi lan-ildotan jarduten ari gara batez ere: batetik, gure establezimenduetako langileen prestakuntzan eta espezializazioan, eta bestetik, gure erosketak bateratzen. 


Hazibiok erosketa bateratuak egiten dizkie elikadura ekologiko, kosmetika natural eta osasunerako osagarrien fabrikatzaile eta ekoizleei, jarraian, produktuak bazkideen artean banatuz. Horrela, krisi eta ziurgabetasun garai hauetan, gure lurraldeko belardenda eta denda ekologiko txikiak laguntzea eta sendotzea bilatzen dugu, hauen marjinak eta emaitzak hobetuz.


2021eko otsailetik  jarduera abian da, eta une honetan, proiektua sektoreko saltokiei aurkezten ari gara. Ziur gaude Hazibiok sortutako plataforma hau guztiz bideragarria dela. Horregatik, elkarteko bazkide garenon guztion aldetik, parte-hartze aktiboa espero da. 


Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 943548794 edo 688735380 telefonora.